1) Proiektu honen berri eman. Nola? Txutxumutxu eta Esan Erran irratiak eta Miru eta Pulunpe aldizkaria erabiliz, bilerak eginez ( Tutoreekin, Guraso Elkartearekin, Berdintasun Teknikariarekin, Berdintasun Arduradunekin), bloga eginez eta berdinatsunaren inguruko aldizkari monografikoa argitaratuz
2) Ipuin ez sexisten zerrendak egin; euskaraz eta gaztelaniaz , zikloka. Tutoreei eta gurasoei aholkatu zeintzuk diren liburu egokienak.
3) Ipuin tradizionalen aurrean ikuspuntu kritikoa sortu. Honetarako mterial didaktikoa prestatzen joango naiz.
4) Liburutegia leku hurbilagoa bihurtu; seinalizazioa zaindu,liburutegia apaindu, irakurketa agenda, irakurle txartelak eta liburuen etiketak denon artean egingo ditugu.
5) Ikasleekin lantzeko liburuak aukeratu. Aukeratzearekin batera hausnartzeko unitate didaktikoak ere prestatuko dira.
6) Iharduerak egin baino lehenago, sensibilizazioa, prestaketa eta aurkezpena ongi zaindu.
7) Proiektu honen beharra ongi adierazi. Honetarako uste dut oso baliogarriak eta oso esanguratsuak izango direla liburutegian jarritako hormairudiak
Hau guztia ikasturte honetan egiteko asmoa daukat. Dena den gauzak moldatu ahal dira, beste iharduera batzuk sartuz edota ordezkatuz.
No hay comentarios:
Los comentarios nuevos no están permitidos.