Mostrando entradas con la etiqueta Liburutegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburutegia. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de febrero de 2011

Irakurtzeko plana eta hezkidetza

Gaur egun Irakurtzeko plana ezarrita dago eskoletan edo ezartzen ari da. Liburutegiaren funtzioak zehaztuak daude eta irakurketa sustatzeko balio izateaz gain, arlo guztiak ikasteko baliabideak errazten lagundu behar digu, irakurtzeko, idazteko eta ikasteko lekua delako. Horregatik garrantzitsua da hezkidetza, edo genero ikuspuntua txertatzea liburutegian. Hona hemen  Marian Morenok (klikatu) eginiko txostena lagungarria izan daitekeena (hizkuntza ez sexista erabiltzearen garrantzia, haur eta gazte literatura eta hezkidetza, zer ikertu literaturan....)

jueves, 3 de febrero de 2011


Emakumeen liburutegiak

Emakumeen liburutegi asko daude munduan zehar. Ez dugu oso urrutira joan beharrik, horietako bat Iruñean baitago. Zein? IPES elkartearena. Non? Tejeria kalean
Baina Amsterdamera, Londresa, Bartzelonara edo Parisera joatekoa bazara, ez galdu aukera hau!!!Klikatu hemen

viernes, 12 de noviembre de 2010

Liburutegian jarritako ormairudiak

Hona hemen liburutegian jarri ditugun ormairudi batzuen adibideak.
Ipuin ez sexista batzuen azalak eta iruzkin motxak

Praktika egokien gida. Eskolan egin ditzakegun hainbat gauza.