martes, 12 de abril de 2011

Apirilak 14

Etzi da. Aurten Errepublika aldarrikatu zen 80 urteurrena ospatzen da. Horregatik "Las maestras de la república" izeneko unitate didaktikoa hemen jartzea egokia iruditzen zait.
Hau da helbidea: Behean duzue pdf-a dena ikusteko.

jueves, 7 de abril de 2011

Ipuin lehiaketa

Ipuin lehiaketa egingo dugu 6. mailako  eta DBHko 1. mailako ikasleekin. Boluntarioa da. Nahi duenak hiru ipuin tradizional hauen bukera bat aukeratu behar du eta ipuina asmatu.
Kontuan hartuko dena: Zuzentasuna, kohesioa, koherentzia, konexioa, genero ikuspuntua eta sormena.
Aurkezteko epea: Maiatzaren 3an. Gero blogean argitaratuko dira. Bukerak ikusi nahi badituzu, sartu sarrera honetan. Bukareak Asturiasko Emakumearen Institutuak sortuak dira; hemen euskaratuak daude. 

miércoles, 23 de marzo de 2011

Urdaburu= Urdeburu???

Ipuinean gauza asko gertatzen dira. Garrantzitsua ama desagertzen dela etxetik eta senarrak eta semeek ez dakitela ezer egiten. Hau dela-eta, Urdaburu abizena izatetik urdeburuak izatera pasatzen dira. Horregatik zerrien karetak jantzita argazkian atera dira.



Eta hemen antzerkia egiten ikus ditzakegu 3. mailako neska-mutil batzuk.
Larraitz narratzailea zen eta oso ongi egin du bere papera

Hemen 3 mutiko: Josu, Jon eta aitaren papera egiten

Eta Leire amaren papera egiten

lunes, 21 de marzo de 2011

Jasone Osororen bi libururen aipamenak

Jara Bartzelonan (Zubia, 2007)

Jara Bartzelonara joan da bizitzera. Hasieran txiki sentitzen da hiri handi horren aurrean baina berehala lana topatzen du, lagun asko egiten ditu eta gozatzen du hango bizimoduaz. Baina honek bere ondorioak izanen ditu...







 Ezekiel ( Elkar, 2009)

Ezekiel 14 urteko mutila da. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da. Etxean istiluak izaten ditu baina gazte gehienek bezala, bizitzaren beste zati bat dauka etxetik kanpo;  Koadrillaren lokala, lagunak, eskola eta... neskak. Hauek buruhausteak ematen dizkiete koadrillako lagunei...

miércoles, 2 de marzo de 2011


Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna, urtero, munduan zehar ospatzen den eguna. Baina zergatik aukeratu zen data hau?

lunes, 14 de febrero de 2011

Christine Nöstlingerren bi libururen aipamenak

Franzen eskolako kontuak
Bi ipuin daude; batean Franzek ez du gustuko bere irakaslea behar den bezala hitz egiten ez duelako eta bestean bere gelako bat berarekin sartzen da etengabe. Lehenengo ipuinean arazoa konpontzen da bere amonari esker eta bigarrenean Franz zaintzen duen emakumeari esker. 
Argitaletxea: Desclee
 Itzultzailea: Edurne Azkue

Konrad edo kontserba poto batetik atera zen haurra
Egun batean Bartolotti andreak pakete handia jaso zuen eta bertan haurra. Guraso batzuentzat haur perfektoa izango litzateke, baina Bartolotti andreari perfekzio hori ez zaio gehiegi gustatzen. Mementu horretan komeriak hasten dira eta hoberena irakurtzea da!!!!
Argitaletxea: Desclee


viernes, 11 de febrero de 2011

Gaztelaniazko liburu hezkidetzaileak

Euskarazkoak jarrita daude Literatura izeneko orrian eta blogean zehar. Gaztelaniazko batzuk ikus daitezke  Palentziako Berdintasunerako Zinegotzigoak atera zuen irakurketa-gidan. Merezi du dena irakurtzea baina liburu hezkidetzaileen  izenburuak ikusi nahi izanez gero, 15. orritik aurrera aurki ditzakezue, adinaren arabera sailkaturik (0-18 urte)



miércoles, 9 de febrero de 2011

Mari Joseri, gure protagonistari, kirolak gustatzen zaizkio eta 2. mailako ikasleek futbolean, boxeoan eta sokatiran irudikatu dute. 
Hemen hiru mutil eta neska bat sokatiran

Hemen boxeoan

Eta hemen lau neska baloiarekin jolasten

domingo, 6 de febrero de 2011

Irakurtzeko plana eta hezkidetza

Gaur egun Irakurtzeko plana ezarrita dago eskoletan edo ezartzen ari da. Liburutegiaren funtzioak zehaztuak daude eta irakurketa sustatzeko balio izateaz gain, arlo guztiak ikasteko baliabideak errazten lagundu behar digu, irakurtzeko, idazteko eta ikasteko lekua delako. Horregatik garrantzitsua da hezkidetza, edo genero ikuspuntua txertatzea liburutegian. Hona hemen  Marian Morenok (klikatu) eginiko txostena lagungarria izan daitekeena (hizkuntza ez sexista erabiltzearen garrantzia, haur eta gazte literatura eta hezkidetza, zer ikertu literaturan....)

jueves, 3 de febrero de 2011


Emakumeen liburutegiak

Emakumeen liburutegi asko daude munduan zehar. Ez dugu oso urrutira joan beharrik, horietako bat Iruñean baitago. Zein? IPES elkartearena. Non? Tejeria kalean
Baina Amsterdamera, Londresa, Bartzelonara edo Parisera joatekoa bazara, ez galdu aukera hau!!!Klikatu hemen

domingo, 30 de enero de 2011

Mariasun Landaren bi libururen aipamenak:

JOXEPI DENDARIA
Joxepi kokiltzen ez den emakumea da. Denda txikia du eta bat-batean arazo handi bati aurre egin behar dio.
Baina  arazo hau ez da ezer alderatzen badugu bere gogoarekin, irudimenarekin eta bere izakera onarekin. Liburu hau 8 urte gorakoentzat da.
KATUAK BAKAR-BAKARRIK SENTITZEN DIRENEAN

Maider mementu txarrak pasatzen ari da. Bere katuak ihes egin du eta bere gurasoak banandu egin dira.Horrek tontakeria bat egitera eramaten du. Liburua 12 urte gorakoentzat

viernes, 28 de enero de 2011

1. mailakoen azalpenak eta marrazkiak

Mari Joseri zergatik deitzen diote Jose Mari?
Mateoren marrazkia eta azalpena: Mari Josek suhiltzailea izan nahi duenez marraztu dut bere kamioian , sua itzaltzen
(sarrera honetan gelako guztien azAlpenak eta marrazkiak ikus ditzakezu)