Tailerrak


Aurten Berdintasun Batzordea osatu da eskolan. Batzorde honetan lau irakasle daude. Haur Hezkuntzaren partez Irantzu Etxarri eta Izaskun Irungaray. Lehen Hezkuntzaren partez Amparo Iribar eta DBHren partez Gonzalo Elcano. Batzorde honi, besteak beste, Lehen Hezkuntzan tailerrak antolatzea egokitu zaio. Hau dela-eta 3 tailer egitea erabaki dute;
Hemendik eta abendura bitarte plastika tailerra egingo dute LHko ikasleek, Berdintasun Batzordeak antolatua. Datak urriaren 27an, azaroaren 10ean, azaroaren 24an eta abenduaren 15ean dira Hamabostean behin eta zikloka nahasiak. Helburua berdintasunaren aldeko paisaia egitea da  ikastetxean zehar jartzeko ( irudiak eta leloak) Tailer honi amaiera emateko eskolako sarreran hormairudi handi bat jarriko da.
Lehenengo egunean, plastika tailerra egin aurretik,  girotze saioa izanen dute. Honetarako irudiak, testuak edo jolasak erabiliko dira.
Eguberriak pasata, etxeko lanen inguruko tailerra erantzunkidetasuna lantzeko asmoz eta azkenik ipuin tailerra. 
Etxeko lanen tailerraren helburuak hauek dira:
- Etxeko lanez eta etxeko lanak banatzearen beharraz jabetu.
- Gure onerako etxeko lanek duten garrantziaz jabetu
- Etxeko lanak nork hartzen dituen bere esku ikertu
- Etxeko lanak zerrendatu
- Norberaren autonomia eta autoestima garatu
- Emakumeak egin ohi dituen lanak ezagutu eta ezagutarazi
- Emakumeen trebetasunak, jakinduriak eta gaitasunak ezagutzera eman 
- Lantaldeak bultzatu
- Egoera baztertzaileen aurrean ispiritu kritikoa bultzatu