Praktika egokiak



PRAKTIKA EGOKIEN GIDA. ESKOLAN EGIN DEZAKEGUNA


ESKOLAKO KURRIKULUMEAN:

Mailakako programazioan emakumezkoen betiko ezagutzak eta trebestasunak sartu; adibidez sukaldaritza, josketa, lisaketa eta garbiketa tailerrak sartuz eta ardurak neska eta mutikoen artean banatuz.
Kurrikulumean historian zehar nabarmendu diren emakumeak jarri eta
euren lanaz mintzatu ( fisikan, matematikan, kimikan edo literaturan
egin dituzten ekarpenez mintzatu)
Milioka emakumek egiten duten lana (gehienetan musutruk egiten dutena eta gutxietsitua) aipatu eta duindu.

MATERIAL DIDAKTIKOETAN

Materialetan emakumeak eta gizonak modu orekatuan azaltzen direla ziurtatu. Neskak zein mutilak izango dira protagonistak. Emakumeak lan baloratuak egiten aterako dira.
Betiko eredu sexistak dituzten materialak baztertu
Herriko ipuinak eta ipuin tradizionalak ez ezik berdintasuna lantzen duten ipuinak ere eduki.
Neskek eta mutilek baliabide guztiak modu orekatuan erabiltzen dituztela ziurtatu, bazterketarik gabe.


IKASTETXEAN ERABILTZEN DEN HIZKUNTZA.

Txarteletan, ormairudietan, eskutitzetan edota oharretan hizkuntza ez sexista erabiltzen dela ziurtatu.
Saiatu generikoa ez erabiltzen, neskak eta emakumeak aipatzen eta esaldi edo hitz sexistak ekiditen.
Zenbait esaera ekidin; “ Esan amari txandala garbitzeko”edo “ Bi mutiko indartsu behar ditut armairua mugitzeko”


GELAKO ETA JOLASALDIKO ESPAZIOEN BANAKETA ETA ERABILERA

Espazioak modu orekatuan erabiltzen direla behatu, bazterketarik gabe.
Normalean futbol zelaia erdian egoten da eta erdian mutilak egoten dira, neskei bazterrak utzita.
Horregatik espazio bat baino gehiago antolatu; adibidez futbolean aritzeko eta sokan saltoka, biei garrantzi bera emanez.
Txapelketak antolatu, neska eta mutikoak nahastu ( txapelketa horietan kirolak, mahai-jokuak, sokak, izkutaketa eta abar sartu)
Behatu zer gertatzen den espazioarekin zenbait gelatan ( teknologia gelan, laborategian, informatikan...) Geletan zinketarako eta ardurarako espazioak sortu; aste bakoitzean talde bat garbiketaz, orniketaz edo lan banaketaz arduratuko da. Talde nahasiak eta harremanetarko kokapenak bultzatu.
DENBORAK
Pentsatu zenbat denbora ematen diegun neskei edo mutilei edo zenbat denbora ematen diegun harreman pertsonalei edo nola dauden planifikatuak aisialdirako, sormenerako edo hausnarketarako denborak.

Behatu nork izaten duen protagonismoa gelan, nork hitz egiten duen gehienetan, nork ez duen txanda errespetatzen, nork ohiukatzen duen gehiago...

ANIZTASUNA
Aniztasunaz hitz egiten dugunean askotan pentsatzen dugu adinak, ikasketa mailak, ikasteko atzerapenak, arazo fisikoek edo psikologikoek edo erlijioek eta arrazak sortzen duten aniztasuna, baina oso gutxitan egiten diogu kasu neska edo mutila izateari eta horrek sortzen duen ezberdintasuna; interesak, ezagupenak, esperientziak, beldurrak, gustuak, egoerak, adierazteko moduak...
Honetarako ezinbestekoa da hitz egiten eta entzuten egotea elkar ezagutzeko.
Emakumeei atxikitutako balore positiboak sartu; zainketa, enpatia, lankidetza, sentikortasuna....