Duela hilabete batzuk, polemika sortu zen estatu mailan Bibiana Aidok, Berdintasunerako Ministra ohiak , Loti Ederra, Edurne Zuri edo Mari Errauskin bezalako ipuinak betatu nahi izan zituelako, edo hori behintzat esan zuten komunikabide batzuek.
Betatzea beharrezkoa al da? Batzuen ustez bai, beste batzuen ustez berriz ez.
Nire ustez, ipuin horiek primeran aprobetxa daitezke azterketa kritikoa egiteko edo ipuina hankaz gora jartzeko, baldin eta bestelako ereduak transmititzen dituzten ipuinak eskaintzen badizkiegu.
Nire ustez, ipuin horiek primeran aprobetxa daitezke azterketa kritikoa egiteko edo ipuina hankaz gora jartzeko, baldin eta bestelako ereduak transmititzen dituzten ipuinak eskaintzen badizkiegu.
Hankaz gora jartze horretan aipatzekoak dira ´Nunila Lopez Samanerok eta Myriam Cameros Sierrak , printzesa barazkijalea, protestaria eta martxosa sortu zutenean.
Azterketa kritikoa egiteko lengoaiari eta irudie erreparatu behar diegu.
Kontuan hartuko dugu zer nolako adjetiboak eta aditzak erabiltzen diren emakumea edo gizona deskribatzeko, zer lan edo enplegu daukaten, zer espazio okupatzen duten, zenbat neska eta mutiko azaltzen diren, nolakoak diren irudiak, elkarrizketak........
Eta ipuin sexista oinarritzat hartuta, buelta eman diezaiokegu. Nola? Ez da zaila,
· Alda ditzakegu adjetiboak, bukaerak, ekintzak, elkarrizketak eta ikasleei zergatia azaldu.
· Beraz, ipuina alda dezakegu adjetiboak gehituz. Printzea gerrara joan bazen ere, beldurtia eta sentibera zen. Edo printzesa, polita izateaz gain azkarra eta abenturazalea zenez printzearekin joan zen, gazteluko dorrean bi urtez egon ordez.
· Edo bukaerak eta elkarrizketak alda ditzakegu; Printzeak ezkontzeko esan zion eta printzesak erantzun zion mementu horretan gaizki zetorkiola bere ikasketak bukatu behar zituelako.
· Edo pertsonaiak; ehiztaria salbatzailea izan ordez, egoera horren aurrean kikildu egin zen eta Txano Gorritxok lagundu behar izan zion.
Kutsu sexista kentzeaz gain ipuinaren azterketa egiten dugu, hizkuntza lantzen dugu, taldeka lan egiten dugu, sormena garatzen dugu eta disfrutatzen dugu.. Eta hau ez da gutxi!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario