Liburutegia




Larraintzarko ikastetxeko liburutegian txoko hezkidetzailea abian jartzen ari gara. Helburua hezkidetza lantzea da ipuinen, hormairudien eta testuen bitartez.
Jakin badakigu zein garrantzitsuak diren ipuinak eskolan, horregatik ipuinak aukeratzen saiatu behar dugu, ipuinek heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digutelako. Txiki-txikitatik ipuinak kontatzen dizkiegu eta oso gustura entzuten dituzte baina kontuan hartu behar dugu ipuina irakurtzerakoan, zer nolako irudiak eta mezuak transmititzen ari garen. Horregatik ongi aukeratu behar ditugu, politak eta erakargarriak izateaz gain, balore onak eta ez diskriminatzaileak transmititzen dituztenak.

Blog honetan ipuin ez sexisten zerrendak azalduko dira, euskaraz, gaztelaniaz eta adinaren araberakoak. Hau ez ezik idazle eta liburu hezkidetzaileen zenbait apunte ere emango ditut.
Hasieran aipatu bezala, liburutegian txoko hezkidetzailea jarri dugu .Txoko horretan zenbait gauza prestatu ditugu, esate baterako, emakumeen agerikotasuna esparru askotan ( fisikan, matematikan, kimikan, literaturan, kiroletan eta abar eta abar) Horretarako emakume batzuen biografiak eta argazkiak jarri ditugu.
Praktika egokien gida ere idatzia dago. Komenigarria izan daiteke, bai ikasleentzat baita irakasleentzat ere.
Ipuin ez sexisten azalak eta laburpen motxak azaltzen dira.
Zu bezalako neskatoen eskutitzak ( Carlotaren egunkari morea liburtik aterata) Gai batzuei buruzko eskutitzak dira ( Kolonbiako neska batena, eskolarizatu gabe eta haurdun dagoena edo Afganistango neska batena, hango emakumeek pairatzen duten egoeraz mintzatzen dena). Egoera larriak jarri dira baina honekin batera hemen benetako berdintasuna dagoen hausnarketa egitea nahi dut.

Eta bukatzeko, bazenekien...? Zenbait gauza kontuan hartzekoak ( Espainian bizi izan den egoera, hirugarren munduko emakumeen egoera, duela mende bat emakume idazleek pairatu zuten egoera....)
Eta zenabit hitzen definizioak ere jarri dira; zer den sexua, generoa, diskriminazioa, feminismoa,matxismoa... modu errazean ikasleek uler dezaten.

Honez gain, liburutegiaren seinalizazioa egonen da eskolan zehar. Beti Mafaldaren irudia eta liburutegiko txoko koedukatiboa jarrita, ondoan geziak izanda.

Hor arituko naiz ikasleekin, iharduera asko egiten. Lehenengo egunean aurkezpena egingo dugu. Jarrita dagoen guztiari erreparatuko diogu, komentatuko dugu, helburuak azalduko ditugu eta behar dugun materiala banatuko zaie.
Lantzeko aukeratu ditudan liburuak hauek dira:
1. eta 2. mailakoek:Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari?
3.mailan Urdaburutarrak. Honekin antzezlana prestatuko dugu
4. eta 5. mailakoek; Enekoren soineko arrosa
6. mailakoek: Carlotaren egunkari morea liburutik ateratako zenbait testu.


Irakurtzeaz gain hausnarketa egiteko denbora izanen dugu.