Idazleak

 Ondoko idazleak daude hemen: Lygia Bojunga, Adela Turin, Mariasun Landa, Jasone Osoro eta Christine Nöstlinger. Hurrengo idazleak: Patricia Geis eta Antton Kazabon

Aukeratu dudan lehenengo idazlea Lygia Bojunga Nunes  da.
Lygia Bojunga idazle brasildarra da. Brasilgo herri batean jaio zen eta 9 urte zituela Rio de Janeirora joan zen. Antzezlanak egiten aritu zen talde ibiltari batean. Hor zegoela, herrietan zegoen analfabetismoarekin egin zuen topo eta eskola bat sortzea erabaki zuen. Gero irratian eta telebistan ibili zen lanean eta 1972an idazteari ekin zion. Sari batzuk irabazi ditu, besteak beste, Hans Christian Andersen saria. Haur eta gazte literaturan aritu da gehien bat.
Bibliografia: Os colegas ( Los compañeros); Angelica; A bolsa amarela (Poltsa horia); A casa da madrinha (La casa de la madrina); Corda bamba ( Cuerda floja); O sofá estampado (El sofá estampado); Nos três (Juntos los tres); O meu amigo pintor (Mi amigo el pintor); El abrazo.
Lygia Bojungaren etxean sartu eta portugaleraz edo ingelesaz bere liburuak, bere etxea, sariak eta abar eta abar ikus ditzakezue.

Adela Turin ikertzaile italiarra da, Frantzian bizi bada ere. Du coté des filles izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearen sortzailekidea da. Du coté des filles sexismoaren aurkako erakunde europarra da.
Adela Turinek liburu ugari idatzi du eta literatuta alternatiboa egiten lehenengoa izan zen. Dalla parte delle bambine ( Neskatoen alde- A favor de las niñas), hezkidetza lantzeko ipuin bilduma da. ( Klik eginez gero bere bibliografia osoa ikus dezakezue)
Bilduma honetako ipuinek arrakasta handia izan dute eta  ipuinen bitartez hezkidetza lantzeko erreferenteak izan dira.Lumen argitaletxeak argitaratuak. Hona hemen adibide batzuk; 
Rosa Caramelo ( ipuina ikus daiteke. Bideoaz gain unitate didaktikoa dago, 6-9 urte)
Arturo y Celementina ( hemen ere ipuina ikus daiteke eta iharduerak eta proposamen didaktikoak daude, hezkidetza eta genero-indarkeriaren inguruan hausnarketa egiteko, 6-9 urte)
Una feliz catástrofe (ipuina ikus daiteke, etxeko lanen banaketaz mintzatzen zaigu, 6-9 urte)
Cañones y manzanas (6-9 urte)
Las cinco mujeres de Barbanegra (6-9 urte)
Historia de los bonobos con gafas
Los gigantes orejudos (9-12 urte)
El hada perezosa ( 8-10 urte)
El jardinero astrólogo (9-12 urte)
Nunca jamás
Violeta querida..........................(6-9 urte)
Por una igualdad de sexos a través de la literatura infantil.( irakasleontzako liburua; 4 ipuin hartuta ikerketa egin du.Ikerketa egiteko berak erabili dituen  fitxak, helburuak eta ondoriak aurkezten ditu)



Mariasun Landa Errenterian jaio zen. Maistra eta idazlea. Parisen bizi izan zen zenbait urtez. 2003an Haur eta Gazte Literaturaren Saria jaso zuen. Liburu saritua "Krokodiloa ohe azpian". Ipuin asko eta asko argitaratu ditu eta zenbait hizkuntzatara itzuli dituzte.
Lotura honetan, bere web orrian, elkarrizketa ugari eta interesgarriak azaltzen dira. Mariasun Landaren ipuinetan eta liburuetan askotan emakumeazkoak azaltzen dira eta pertsonaaik gizonezkoak badira, sentiberak eta marjinalak izaten dira. "gizartetik kanpo" dauden hainbat pertsona; emakumeak, zaharrak,haurrak eta askotan perstonaia fantastikoak
Behin baino gehiagotan aipatu du berak "txoritxoen eta loretxoen" ipuinak ez dituela gustuko. Gema Lasartek oso lan ona egin du, "Análisis crítico de los personajes femeninos de Mariasun Landa" delakoa.
Bibliografia: Esan beharra dago 200 liburu baino gehiago idatzi dituela. Horietako izenburu  batzuk hemen jarriko ditut
Amets uhinak
Kaskarintxo
Elisabete lehoi domatzailea
Joxepi dendaria
Partxela
Txan fantasma
Alex
Iholdi
Maria eta aterkia
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean
Elefante txori-bihotza
Galtzerdi suizida
Krokodiloa ohe azpian
Marina 
Errusika.....


Jasone Osoro Elgoibarren jaio zen. Informazio Zientzetan lizentziatua. Telebistan ere aritzen da gidoigile. Literaturari dagokionez Tentazioak eta korapiloak ipuin liburuak, Isadora Duncan-en biografia eta Greta eleberria idatzi ditu. Gaztetxoei zuzendu dizkie Jara izeneko kontakizunak. Hauen artean:
-Jara
-Jara, bikiak eta bikoteak
-Jara Bartzelonan
-Ezekiel

LOTURAK:
Literaturaren zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=149
Jasone Osororen webgune ofiziala: http://jasoneosoro.com/es


Christine Nöstlinger Austrian jaio zen. Batxilergoa bukatu zuenean Arte Ederrak izan zituen gustuko eta pinturari ekin zion. Bere lehenengo liburuari marrazki ugari eta testu gutxi jarri zion baina kritikoek testuari erreparatu zioten eta marrazkiak ahaztu zituzten. Hor hasi zen bere karrera. Sari aunitz jaso ditu eta Andersen saria 1984an jaso zuen.
Liburu asko euskarara itzuli dituzte. Hona hemen batzuk:
Franzen eskolako kontuak (6-9 urte)
Franzen oporretako kontuak (6-9 urte)
Mini eskolara doa (6-9 urte)
Amona maitea, zure Susik (6-9 urte)
Susi maitea, Paul maitea (6-9 urte)
Rosalindek asmoak ditu buruan + 9 urte
Markel, Maddi eta Maluta + 8 urte
Franzen gorabeherak +9 urte
 Konrad edo kontserba poto batetik atera zen haurra +10 urte
Ezta inola ere! +14 urte
Ingeles bat etxean +14 urte
Guillermo y el miedo ( alfaguaran aipamena azaltzen da)+ 6 urte
Piruleta + 8 urte
Juan, Julia y Jericó +8 urte
Me importa un comino el rey Pepino ++11 urte
Bonsai +14 urte