Albisteak eta agenda

AGENDA:

Ipuin lehiaketa: 6. mailakoek eta DBHko 1. mailakoek. Boluntarioa da. Ipuina aurkezteko epea: Maiatzaren 3an. Kontuan hartuko dena; Zuzenketa, kohesioa, koherentzia, genero- ikuspuntua eta sormena.

II. BATERATZE LEHIAKETA:

Gaia: Zaintza familian. Edozeinek har dezake parte eta mota hauetako obrak aurkez daitezke; power point, idazlanak, marrazkiak, eskulanak, argazkiak, ipuinak...

Aurkezteko epea: 2011ko maiatzaren 31n
Informazio gehiago jasoko duzue. Anima zaitezte parte hartzera!!!


BERRIAK:
Antsoain herria egiten lagundu zuten emakumeen topaketa.  http://www.noticiasdenavarra.com/2011/04/12/vecinos/cuenca-de-pamplona/ansoain-tambien-se-escribe-con-nombre-de-mujer

Sei idazle euskaldunen liburuak nederlanderara itzuli eta "Emekiro" liburuan argitaratuko dituzte. Idazle hauek dira: Jasone Osoro, Karmele Jaio, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Uxue Alberdi eta Kristina Goikoetxea. 

Ander Izagirrek (Donostia,1976) Palentziako Udalaren Berdintasunaren narrazio eta kazetaritza saria jaso du.

Teresa del Valle antropologoak Emakunderen 2010eko Berdintasunerako saria jaso du.

Lurdes Iraizozek Ultzamako lehenengo historia idatzi du. Bere liburuan ultzamarrek izan duten bizimodua eta ohiturak jaso ditu.

NUPAk Matilde Huiziri buruzko biografia argitaratu du. Emakume hau (1890-1965) intelektuak iruindarra izan zen eta .emakumeen eskubideen alde borrokatu zen.

"Coeducando", Hezkuntz-Departamentuak antolatutako mintegiari hasiera eman zitzaion irailaren 22an eta 23an. Kanpotik etorritako hizlariak Amparo Tomé eta Elena Simón izan ziren.

IPES elkartea, Gizarte ikerketarako talde eragilea. Hemen web orria duzue,http://www.ipesnavarra.org/ klikatu eta zer den IPES, bere agenda ( zinea, liburuen aurkezpenak, ikastaroak, nazioarteko erakusketak..)emakumeen  liburutegia eta  berriak ikus ditzakezu. Animatu, oso gauza interesgarriak antolatzen dituzte-eta.

Lucia Lakarrak, Zumaiako dantzariak, hamarkadako dantzari onenaren saria jaso berri du Moskun. Ibilbide arrakastatsua izan ondoren "hamarkadako dantzari" izendatu dute.Zorionak!

Jauntsarasko Oihanzabal ikastetxeak 3. saria jaso du Hezkuntz-Departamentuak antolatutako sari banaketan. "Oihanzabalen berdintasunean heziz" izeneko proiektua saritua izan da. Lehenengo saria Buñuelgo Santa Ana ikastetxeak jaso du (" berdinak gara" izenekoa) eta bigarrena Azkoiengo Ribera del Arga institutukoentzat izan da (" emakumea, artea eta hezkuntza" izenekoa) Zorionak denoi!

Urrian aurkeztu da Lizarrako emakume batzuen bizipenak biltzen dituen dokumentala. Helburua, emakumeen ezagutzak eta bizipenak agerian uztea, askotan ixilean egon baitira. Lizarrako Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen du, Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Berdintasunerako  Institutua laguntzaileak izanik

"Izarren argia" Mikel Rueda zuzendariaren lehenengo film luzea estreinatu da Euskal Herriko zinemetan.36ko gerran Saturrarango emakumeen espetxean izandako jazoerak biltzen ditu film honek.

DBHko tailerrak: Berdintasun Zerbitzuak antolatua. Urrian DBHko 3. eta 4. mailakoei zuzendutako ikastaroa egin da ikastetetxean, genero-indarkeriaren prebentzioaren ingurukoa.Zer den genero-indarkeria, Mendebaldeko harreman afektiboen ereduaren azterketa kritikoa, berdintasunean eta errespetuan onarrituriko harreman afektiboen garrantzia eta nerabetasunean ematen den indarkeri psikologikoa. Hau guztia landu da tailer honetan.

Ipuin lehiaketa ere egin zen, eta sarituak izan diren lanak hauek dira; euskaraz Mirenen oxigenoa, Laura Martinenak idatzia eta gaztelaniaz El cuaderno de Bitácora, Ana Berta Elcanok idatzia. Zorionak!!