Mostrando entradas con la etiqueta Ikasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ikasleak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 9 de febrero de 2011

Mari Joseri, gure protagonistari, kirolak gustatzen zaizkio eta 2. mailako ikasleek futbolean, boxeoan eta sokatiran irudikatu dute. 
Hemen hiru mutil eta neska bat sokatiran

Hemen boxeoan

Eta hemen lau neska baloiarekin jolasten

viernes, 28 de enero de 2011

1. mailakoen azalpenak eta marrazkiak

Mari Joseri zergatik deitzen diote Jose Mari?
Mateoren marrazkia eta azalpena: Mari Josek suhiltzailea izan nahi duenez marraztu dut bere kamioian , sua itzaltzen
(sarrera honetan gelako guztien azAlpenak eta marrazkiak ikus ditzakezu)

miércoles, 26 de enero de 2011

Hona hemen 4. mailako Maite Ibarrak Lygia Bojungaren " El bolso amarillo" izeneko liburuaren iruzkina.

" Liburua oso dibertigarria da. Rakel izeneko neskato batena  da  eta hiru desio ditu; lehenengoa idazlea izatea, bigarrena handia izatea eta hirugarrena mutila izatea. Hau esaten du mutilek eskubide gehiago dituztelako. Liburua dibertigarria eta polita da. Merezi du irakurtzea, egitan".

miércoles, 19 de enero de 2011

Gaur goizean 1. mailakoekin izan naiz. Aspaldian esan bezala, aukeratu nuen liburuak " Mari Joseri zergatik deitzen diote Josemari?" izenburua du ( Seve Callejarena). Gure aurkezpenak egin ondoren ipuina irakurri dugu eta liburu bana banatu zaie. Geroxeago ipuinarekin harreman zuzena zeukan  marrazkia egiten aritu dira. Bukaeran, beti bezala, argazkia.
(Datorren astean ipuin honi buruz prestaturiko fitxa didaktikoak jarriko ditut)

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Ikasturte hasieran Berdintasun Batzordeak tailerrak antolatu zituen Lehen Hezkuntzan. Lehenengo tailerra plastikarena izan da, urrian hasi zena eta bukatzear dagoena. Tailer hau egitean ondoko helburuak landu nahi ziren:
  • Horma-irudi, marrazki eta testuen bidez, aukera, betebehar eta eskubideen berdintasuna zabaldu.
  • Desberdintasunaren aurrean ispiritu kritikoa sortu.
  • Aniztasunaren aberastasunaz jabetu.
  • Gela batzuetako neska eta mutilen arteko lan-taldetza bultzatu.
  • Hausnarketa eta sormena sustatu.
Irakasleak eta ikasleak, denak batera ibili dira lan honetan eta badirudi ikasleek primeran ulertu dutela. Begira zer marrazki politak eta esanguratsuak egin dituzten.



jueves, 2 de diciembre de 2010

Gaur azken saioa izan denez, 5. mailako batzuk argazkian daude. Abenduaren 16an beste batzuk egotea espero dut. Liburuaren iruzkina egin dute 5. eta 6. mailakoek eta talde bakoitzetik bat aukeratuko dut hemen jartzeko. Hau izanen da Eguberriak baino lehen. Orain, ikusi argazki polit hau.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Agurra

Gutxi falta zaigu 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin bukatzeko, bihar azken saioa izango baita. Gaurko eguna aprobetxatu dugu argazkia egiteko. Hemen daude  ikasleak liburutegiko liburuak eskuetan dituztela.
Argazkiaz gain aipatzekoa da egin duten hausnarketa; Hirugarren munduko emakumeei buruz, hizkuntza sexistari buruz eta bihar publizitateak eskaintzen dizkigun ereduei buruz. Esan beharra dago ere informazio pilo bat zeukatela saioak hasi aurretik eta parte-hartze handia izan dela. Eskerrik asko denoi erakutsi duzuen interesagatik!!!

viernes, 26 de noviembre de 2010

Atzo, azaroak 25, DBHko ikasleak aterpera atera ziren emakumeen aurkako tratu txarrak salatzeko asmoz. Erabaki zuten tratu txarren aurkako armarik hoberenetariko bat  BESARKADA ematea zela eta horrela azaldu ziren.


viernes, 12 de noviembre de 2010

Enekoren soineko arrosaren ingurukoak

4. eta 5. mailako ikasleekin lantzen hasi eta gero, hona hemen beraiek eginiko bi marrazki ( liburuaren azala ikusi gabe)

Izenburua emanda, zer datorkizu burura?
5. mailako mutiko batek esan zuena; "Enekok soineko arrosa jantzi zuen eta bere gelako guztiek burla egiten zioten. Ez dakit zergatik, berdin da zer arropa eraman"
Eta 5. mailako neska batek esan zuena: "Seguraski jakin nahiko zuen zer sentitzen duen neska batek eta horregatik jantzi zuen"

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Ikasleen lanak eta argazkiak

Gaur izan da ikasleekin egon naizen lehenengo eguna. Oso-oso ongi pasatu dugu. Ormairudi bakoitzean idatzita zegoena eta zergatia azaldu eta gero apaintzeari ekin diote. Hona hemen adibidea, 6. mailako neska batzuk lanean, ia ia hitzik esan gabe

Baina ez bakarrik neskak!!!! Mutilak ere neskak bezain gogotsu aritu dira horretan, errotulagailuak eta margoak hartu eta margotzen hasi dira berehalaxe.
Baina ez bakarrik 6. mailakoak! 4. mailako neskek eta mutilek ere izugarri lagundu didate lan honetan, begira!










Eta 5. mailako ikasleen hutsunea nabaritzen dugu! Hauek eskolan zehar ibili dira liburutegia seinalizatzen eta ez dut astirik izan argazkiak ateratzeko, baina datorren astean faltarik gabe!!!!!