viernes, 19 de noviembre de 2010

Azaroak 25

Hurbil daukagu data hau. Emakumeonganako genero-indarkeriaren aurkako eguna.
Hamaika jarduera egunaz jabetzeko baina hoberena, prebentzioa. Ikasleekin edo seme-alabekin, gure eguneroko betebeharretan, genero ikuspegia sartzen badugu, prebentzioa lantzen ari gara.
Lan honetan laguntzeko oso material onak daude. Bi aukeratu ditut, bata Coeducación: Prevención de la violencia contra las mujeres y niñas. (Ikusi nahi izanez gero, izenburuaren gainean klikatu) Egileak; Itxaso Sasiain Villanueva eta Sara Añino Villalva.

Eta bestea DBHn iarkurtzeko liburua; Carlotaren egunkari urdina ( euskaraz et gaztelaniaz dago). Carlotak genero-indarkeriari buruz hausnartu egiten du, bere lagunak, Mireiak, duen harremanaz hitz egiten du... Interesgarria DBHko ikasleekin lantzeko. Egilea: Gemma Lienas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario