Neska eta etxea garbitzeko tresnak |
Mutila eta armak |
Neskatoa eta sukaldeko tresnak |
Mutilak eta kirolak |
Neska eta sukaldea berriro |
Mutikoa eta abenturak |
Ikerketa ugari egin dira gai honi buruz eta gauza batzuk oso esanguratsuak dira:
- Nesken eta mutikoen presentzia iragarkietan oso antzekoa da, baina hurrengoa oso desberdina da:
- Zer jostailurekin agertzen diren eta zer balore transmititzen duten. Nesken kasuan garbiketa, umeen zainketa, edertasuna... eta mutilen kasuan indarra, abentura, poterea....
-Iragarkietan agertzen diren nesken ahotsak euren adineko nesken ahotsak dira. Mutilen kasuan helduen ahotsak izaten dira.
-Lengoaia ere oso desberdina da. Nesken kasuan lengoaia kursia eta txikigarriz betea. Mutilen kasuan berriz, oso poteretsua eta bortitza; " Mundua irabaziko dut" edo " gainerako besteen aurrean jarriko naiz"
Beraz, ikus dezakegu nola jostailuek transmititzen dituzten baloreak oso zaharkituak geratu diren, ez datoz bat emakume eta gizon askoren errealitatearekin.
Eta nik pentsatzen dut:"Zergatik neskak ezin dugu armen,abenturen eta kirolen jostailuetan atera?
ResponderEliminarEta zergatik mutilak ezin dute sukaldaritzan, garbitzeko tresnen jostailuetan eta abar-etako jostailuetan atera?
DENOK ESKUBIDE BERBERAK DITUGU!
Bueno Arantza,ikusi duzunez,zure wub orri osoa ikusi dut eta gehienetan komentarioak utzi ditut,baina lasai beranduxeago gende gehiago sartuko da eta ez dituzu nire komentarioak ikusiko!ja ja ja
Arrazoi osoa daukazu. Ni gaur txunditua geratu naiz benetan.Dendan sartu eta eskuineko apaletan dena arrosa eta panpinez beta, neskatoen irudiekin eta mutilak agertzen zirenetan kolorea aldatzen zen. Gutxi batzuk ikusi ditut neska eta mutilak elkarrekin ondo pasatzen. Nahiko penagarria eta lotsagarria une berean, gaur egun. Dendariari galdetzekotan egon naiz ea legala zen horrela saltzea baina badakit ez dela bere errua. Enfin, ikusten duzun bezala, gauza asko dago aldatzeko baina bagoaz poliki-poliki. Bitartean disfrutatu!!!
ResponderEliminarBai bai,baina denda askotan edo gehienetan sailkatzen dituzte horrela jostailuak,toki batean dena arroxa eta bestean urdina,berdea..Kolore dibertigarriak beraientzako! Gaur entrenatzen esan dut suhiltzailea izan nahi nuela eta mutiko batek farra egin du, et gero gainera esan du hori bakarrik mutikoentzat dela!Tsundituta geratu naiz eta nire entrenatzaile (mutila eta suhiltzailea) esan du neskak er suhiltzaileak direla eta farre egiteagatik korrika gehiago egitera agindu dio!
ResponderEliminarBai, kolore dibertigarriak dira, baina laranja, morea, gorria ere kolore biziak dira. Eta kontuan hartu behar dugu koloreek eta jostailuek ez dutela sexurik, guk jartzen diegu kutsu hori. Neskak arrosa eta mutilak urdina, neskak panpinak eta mutilak baloiak.Horrela murrizten ditugu gauzak eta badirudi klonak garela, eta berdinak etz ezberdinak gara une berean. Uff! Hau filosofia! Beno Ainhoa, mila esker zure iradokizunengatik, ideiaren bat baldi baduzu blogean jartzeko esan. Ni zuen esanetara nago. Eta jarraitu komentarioak bidaltzen, gustoa hartu diogu idazteari eta. Eta mutiko horrena? suhiltzailea entzun eta mutilekin harremanatu? Ba orain esan dezakegu emakume suhiltzaileak daudela, kostata baina egon badira. Muxu handi bat!!
ResponderEliminarArrazoia duzutela iduritzen zait eta gainera beti jostailuen dendara noanean mutilak leku urdinera eta neskkak arroxera.A!Eta ainhoa egin kasu entrenatzaileari ez mutilari pentsatzeko modua aldatzen badu, askoz hobe!! arantza lortu dut euskaraz idaztea ee!!Saioa naiz
ResponderEliminarZorionak Saioa! Azkenean lortu duzu, zeinen ongi! Beno, bai " nesken apaletan" nahiko gauza kursiak ere agartzen dira, koloreaz aparte. Beste gauza bat, datorren astean jarriko ditut azkenean zuek egindako lan guztiak, ez bakarrik bat. Pentsatu dut eta denak agertuko dira, merezi duzuelako. Ostegunean esango dizuet. Ongi ibIli Saioa!!
ResponderEliminarKAIXO
ResponderEliminarAZKENEAN! EZIN NUEN KOMENTARIOA IDATZI.KAIXO,ARANTXA BETAURREKO MOREAK JARTZEA ESAN ZEUEN ETA ALA EGIN DUT.ATZO NEKANE ESAN ZIGUN,ARGAZKI BATZUK BILATU BEHAR GENITUELA:EROSKETENA,NEKAZARITZARENA...INTERNETEN EROSKETAK BILATU NITUEN ETA DENA NESKAK AGERTEN ZIREN BATEAN EZIK ETA HORRETAN AZPIAN PRINGATUA JARZEN ZUEN.NEKAZARITZAN ALDIZ KONTRAKOA DENA MUTILAK.LEKU GUZTIETAN MATXISMOA DAGO.
ResponderEliminarLortu duzu Ane!! Eta oso ongi egin duzu, betaurreko moreak jantzita egon behar dira, BETIIII.Eta nola konturatu zaren zer alde dagoen iragarkien artean; erosketak edo garbiketa bada emakumeak, bestean gizonak. Matxismoa dago baina zu bezalako jendearekin gero eta gutxiago egongo da. Segi horrela Ane! Halako mezuek pozten naute izugarri.
ResponderEliminarKAIXO:
ResponderEliminarArantxa,galdera bat egin bahar dizut.Liburutegiko liburuak etxera eraman ahal dira irakurtzera?
Nola?Zerbait bete behar da?
Bai, noski!! Irakurtzeko dira eta. Esan Nekaneri aste honetan , Gabonak baino lehen, liburutegira joateko. Hartu ahal dituzue gehienez bi eta hiru astetarako dira.Liburuen ondoan badago fitxa bat. Hori bete behar duzu ( izenburua jarri, zure izen-abizenak, liburua itzultzeko data..) eta beteta utzi hor. Ez baduzu fitxa hori aurkitzen idatzi paper zuri batean eta utzi hor. Esan besteei eta liburuak eraman. 4. mailakoek eraman zituzten eta astehelenean ekarri behar dituzte.Galdetu Isabeli. Beno Ane, zalantzaren bat baduzu galdetu eta erantzungo dizut.Badira batzuk oso politak direnak. Disfrutatu!!!
ResponderEliminar