martes, 30 de noviembre de 2010

Olentzeroren etorrera



HORRA HORRA GURE OLENTZERO
PIPA HORTZETAN DUELA
ESERITA DAGO...
Hemendik gutxira Olentzero helduko da eta honekin batera opariak. Olentzeroren urteroko buruhaustea; Zein da egokia? Zer erosiko mutiko honi edo neska honi?.



Jostailu ugari dago merkatuan eta Olentzerok badaki zer jostailu diren egokiak, perstona heldua eta azkarra delako. Baina hala ere, zakua betetzen hasi aurretik beti aholku batzuk ditu gogoan.
Jakin badaki umeek oso ongi pasatzen dutela jolasten, baina honez gain badaki ere jostailuak…..
-Penstatzen laguntzeko balio behar duela.
-Gaitasunak eta trebetasunak garatzeko balio behar duela.
-Sormena garatzeko ere balio behar duela.
-Elkarri laguntzeko eta elkarrekin jolasteko balio behar duela.
-Nesken eta mutikoen artean berdintsunezko harremanak sustatzeko balio behar duela.
-Publizitateak eskaintzen dizkigun balore zaharkituak ekiditeko balio behar duela
-Neskei eta mutikoei jostailu mota guztiak eskaini behar dizkiela, denok gaitasun guztiak ikasteko.
Aurrekoaz gain Olentzerok badaki adinari, gustei eta interesei egokituak izan behar direla, segurtasun neurriak bete behar dituztela eta gurasoek eta lagunek parte hartuko dutela haurren jokuetan. Beraz, badu lana Olentzerok. Lehendabizi pentsatu, gero jostailuak bildu, zakuan sartu eta azkenik Euskal Herriko etxeetara etorri.
Eta gu Olentzeroren zain geratuko gara, ea asmatzen duen opariekin. Ziur baietz!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario