Izenburua emanda, zer datorkizu burura?
5. mailako mutiko batek esan zuena; "Enekok soineko arrosa jantzi zuen eta bere gelako guztiek burla egiten zioten. Ez dakit zergatik, berdin da zer arropa eraman"
Eta 5. mailako neska batek esan zuena: "Seguraski jakin nahiko zuen zer sentitzen duen neska batek eta horregatik jantzi zuen"
Uste dut denok amestu izan dugula noizbait pijaman, etxeko zapatiletan edota biluzik joaten garela leku publiko batetara eta denak farre egiten ditugula. Sentsazio hori bera izan nuen nik, hain zuzen ere, "Enekoren soineko arrosa" liburua irakurri nuenean.
ResponderEliminarOrdutik urte asko pasa dira eta jadanik ez dut liburuaren amaiera gogoratzen baina bukatu ondoren neure buruari egin nion galdera bai, gogoratzen dut: Ez al daki jendeak gauza okerragoak badirela?
Bai, gauza okerragoak eta garrantzisuagoak daude mundu honetan, askoz gehiago kezkatu behar gaituztenak, baina zoritxarrez, gaur egungo iksgeletan arrosa koloreak gatazkak sortzen ditu. Gehiago kezkatu behar gaitu adibidez, liburuan soineko arrosa eramateagatik edo soineko arrosa eramanda, neskatzat hartzeagatik, gelakoek eta irakasleek ematen dioten trataerak. Baina horretan gaude, hau dena ekidin nahian. Lortuko dugu!!!
ResponderEliminar