jueves, 7 de abril de 2011

Ipuin lehiaketa

Ipuin lehiaketa egingo dugu 6. mailako  eta DBHko 1. mailako ikasleekin. Boluntarioa da. Nahi duenak hiru ipuin tradizional hauen bukera bat aukeratu behar du eta ipuina asmatu.
Kontuan hartuko dena: Zuzentasuna, kohesioa, koherentzia, konexioa, genero ikuspuntua eta sormena.
Aurkezteko epea: Maiatzaren 3an. Gero blogean argitaratuko dira. Bukerak ikusi nahi badituzu, sartu sarrera honetan. Bukareak Asturiasko Emakumearen Institutuak sortuak dira; hemen euskaratuak daude. 



TXANO GORRITXO

Dakizuen bezala, Txano Gorritxo egunero joaten zen bere amonaren etxera, saski bat eramanda. Bere buruari galdetzen zion; Zergatik eraman behar dut saski bat eta ez nire motxila? Askoz ere erosoago joango nintzateke nire motxilarekin, sorbaldan. Eta gainera, otsoarekin egingo dut topo eta jan nahiko nau….


Eta horixe gertatu zen, otsoa hurbildu zitzaion eta hiru gauzetako bat gertatu zen:

1) Kaixo, otso jauna!
 Barkatu, baina otso emea naiz.

2) Kaixo, otso. Ziur jan nahi nauzula
Nik zu jan ? Barkatu baina barazkijalea naiz.

3) Kaixo, otso
Kaixo, Txanogorritxo. Bakarrik nago, nire lagun otso guztiak futbola ikustera joan dira eta ni asper-asper eginda nago. Nora zoaz?

HIRU ISTORIO HORIETATIK BAT AUKERATU ETA ZURE IPUINA SORTU


MARI ERRAUSKIN

Gogoratzen zara Mari Errauskinek dantzaldira joan nahi zuela eta Maitagarria agertu zitzaiola?

Ba, hona hemen zenbait istorio:

Maitagorria azaldu zitzaionean eta enkantamendua egin behar zionean hau gertatu zen:

1)      Ez, maitagarri! Nik ez dut dantzaldira joan nahi, printzea soso hutsa da eta. Nik kontzertu batera joan nahi dut baina karroza horretan joateak lotsa ematen dit. Auto bihurtuko al zenuke?

2)      Mari Errauskin kontzertura joan zen baina gau erdian ez zen etxera itzuli. Gauerdian bere jantziak trapo bihurtu ziren. Orduan jendeak pentsatu zuen emakume horrek potereak zituela eta txalotzen hasi ziren. Eta dirua ere eman zioten. Orduan…..

3)      Ahizpaorde bat dantzalditik itzuli zen etxera Mari Errauskin bezain nazkatua zegoelako bere amaz eta bere ahizpez. Etxean Maitagarria zegoen eta proposatu zion enkantamendua egitea Mari Errauskinek  etxetik alde egiteko eta etxe horretatik urrun  abenturak bizitzeko.

HIRU ISTORIO HORIETATIK BAT AUKERATU ETA ZURE IPUINA SORTU

LOTI EDERRA

Oroitzen zara nola Loti Ederrak pasa behar zituen 100 urte lo? Urteak pasata errege baten semeak esnatu behar zuen muxu bat emanez:

Ba, hemen daude bukaerak:

a)      100 urte pasa zirenez Loti Ederrak ez zituen ulertzen printzearen hitzak, bere hitz egiteko modua oso arraroa baizen eta…………………….

b)      Ardatza hartzera zihoanean, bere neskameetako bat oroitu zen sorginkeriaz eta neskameak hartu zuen, beraz........


c)      Maitagarria ez zen oso trebea sorginkerietan. Sorginkeria okerra egin zuen eta loak 50 urte baino ez zuen iraun. Loti Ederra esnatu zenean denak seko lo zeudela ikusi zuen eta erabaki zuen……


HIRU ISTORIOETATIK BAT AUKERATU ETA IPUINA SORTU

No hay comentarios:

Publicar un comentario