lunes, 3 de enero de 2011

Aukeratu dudan lehenengo idazlea Lygia Bojunga Nunes  da.
Lygia Bojunga idazle brasildarra da. Brasilgo herri batean jaio zen eta 9 urte zituela Rio de Janeirora joan zen. Antzezlanak egiten aritu zen talde ibiltari batean. Hor zegoela, herrietan zegoen analfabetismoarekin egin zuen topo eta eskola bat sortzea erabaki zuen. Gero irratian eta telebistan ibili zen lanean eta 1972an idazteari ekin zion. Sari batzuk irabazi ditu, besteak beste, Hans Christian Andersen saria. Haur eta gazte literaturan aritu da gehien bat.
Bibliografia: Os colegas ( Los compañeros); Angelica; A bolsa amarela (Poltsa horia); A casa da madrinha (La casa de la madrina); Corda bamba ( Cuerda floja); O sofá estampado (El sofá estampado); Nos três (Juntos los tres); O meu amigo pintor (Mi amigo el pintor); El abrazo.
Lygia Bojungaren etxean sartu eta portugaleraz edo ingelesaz bere liburuak, bere etxea, sariak eta abar eta abar ikus ditzakezue.

Lygia Bojungaren bi libururen aipamenak


A bolsa amarela ; Poltsa horia: El bolso amarillo (euskaraz eta gaztelaniaz)
Raquelek hiru desira ditu; haztea, mutila izatea eta idazlea izatea. Hiru desira hauek sekretupean gorde nahi ditu, baina ez daki non izkutatu. Egun batean poltsa horia oparitzen diote eta erabakitzen du hor gordetzea. Ipuinean zehar lagunak egiten ditu eta bere desirak txikitu edo handitu egiten dira egoeraren arabera.

O sofa estampado;El sofá estampado (gaztelaniaz, euskaraz ez dut aurkitu)
Victor armadilo bat da. Bidaia luzea egiten du itsasoa ikusi nahi duelako. Bidaian maitasuna ezagutzen du, Angorako katu batekin maitemintzen da. Ipuinak ingurumenaz, tolerantziaz, ezberdintasunarekiko errespetuaz eta adiskidetasunaz hitz egiten digu.



Bi liburuak oso-oso gomendagarriak. Irudimen eta originaltasun handiko liburuak. Biak irakutzea merezi du. 8 urtetik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario