domingo, 3 de octubre de 2010

Material didaktikoa. Carlotaren egunkari morea

Oraingoan Carlotaren egunkari morea aukeratu dugu 6. mailakoekin eta DBHko 1. mailakoekin lantzeko. Ez dugu liburu osoa irakurri, zenbait paragrafo atera ditut liburutik eta horiei ekin diegu.
Hona hemen prestatutako lana.
 

Lan egiteko hiru gai aukeratu ditut; lehenengoa hirugarren munduko emakumeen egoerari buruzkoa. 49.orrialdean dagoen ekutitza da ( Txinako 12 urteko neska batena) Eta behean ikusi ditzakezue husnartzeko prestatu ditudan galderak.





  1. Zer esaten dizu eskutitzak?

  2. Pentsatu zuk daukazun bizitza eta alderatu Yu Xianen bizitzarekin.

  3. Ezagutzen zenuen halako egoerarik? Eta ezagutzen duzu beste herrialde batzuetako egoera larriren bat? Afrikan, Asian...

  4. Neska bazara,eta anairik baduzu erantzun: Ikusten al duzu ezberdin tratatzen zaituztela irakasleek edo gurasoek neska izateagatik zure anaiarekin edo gelakideekin alderatua?

  5. Eskutitzarena oso egoera larria da, hemen eta gaur egun zorionez ematen ez dena, baina somatu duzu diskriminaziorik neska edo mutila izateagatik?

Bigarrena, hizkuntza sexista erabiltzeak sortzen duen nahaste-borrastearen ingurukoa. Hau 29. eta 30. orrialdeetan. Hona hemen hausnartzeko galdetegia




Nahaste- borraste hauek gertatzen dira gehienetan gaztelaniaz. Euskaraz, zorionez baditugu hitzak maskulinoa eta femeninoa izendatzeko. Hona hemen batzuk;

Neska eta mutil
Seme-alaba
Jarriko dituzu beste adibide batzuk? Ea posible duzun beste lau bikote idaztea!

Gaztelaniaz hitz egiten dugunean, normalean maskulinoa erabiltzen dugu, adibidez “ ahora lo haréis vosotros” “ voy a hablar con los padres”. Femeninoa eta maskulinoa baditu ere, maskulinoa erabiltzeko joera daukagu.

Bururatzen zaizu beste adibidiren bat? ( zuek esanda, irakasleek esanda, gurasoek esanda...) Hemendik aurrera erne egon eta maskulinoa entzuten duzuenean ( denoi zuzendutako zerbait baldin bada) gogoratu eta idatzi. Ziur egoera batzuk ematen direla. Animooo!

-Chicos, patiora - esango balu irakasleak, zu aulkitik altxatuko zinateke?

-Hizkuntza aldatzen doa, formula batzuk ikasi behar ditugu; adibidez; estimados padres esan ordez, estimadas familias. Los alumnos han sacado buenas notas, nola jarriko zenuke?

CARLOTAREN EGUNKARI MOREA


Hizkuntzaz gain, testu-liburuak ditugu. Askotan testu-liburu horietan gizonezkoak azaltzen dira, baina emakumeak ere oso garrantzitsuak izan dira historian zehar. Badira emakume matematikariak, fisikoak, idazleak, bidaiariak, musikariak.... baina tamalez oso gutxitan agertzen zaizkigun.

Zure hurrengo lana Txanelaren liburxka bat begiratzea izanen da eta zutabe batean idatzi azaltzen diren gizonak eta beste batean azaltzen diren emakumeak.
Hiztegi askotan begiratzen badugu gaztelaniaz bakarrik maskulinoa azaltzen zaigu; adibidez escritor idazle jarriko du baina escritora begiratuz gero, ez da agertzen. Probarik egin nahi duzu?
Eta hirugarren gaia ezaugarri fisikoak; liburuan modeloen datu batzuk agertzen dira ( garaiera eta pisua) eta eredu horiek izateak ekarri ahal dituen arriskuak. Ongi jatearen alde onez mintzatzen da. Eta nola ez, honen inguruko galderak

Gustura sentitzen al zara zure gorputzarekin ?


Zer da gehien gustatzen zaizuna jateko?


Eta gutxien?


Zure gelakide batekin prestatuko al zenuke menu osasungarri bat?


Noizbait iseka egin dizute lodiegia, argalegia, altuegia edo baxuegia izateagatik?


Zer da garrantzitsuagoa, zure ustez, norberaren ezaugarri fisikoak edo izakera?


Zer esango zenioke ez loditzeagatik jaten ez duen bati?


Eta bukatzeko, ariketatxo batzuk.

2 comentarios:

  1. Lan bikaina egiten ari zarete Arantza. Seguru nago Carlotaren egunkariari esker hausnarketa serioa egiten ari direla LH 6. mailako ikasleak eta DBH 1. mailakoak ere. Hezkidetzan tratatzen ari zareten gaiak eskolatik kanpo hedatzen ari dira eta garbi dago gure seme-alaben ikuspuntua hornitzen ari dela denon begirada zabalduz. Etxeetan egiten ari diren komentarioek eta esperientziaren kronikak kontatuz gurasoi pentsa araztea egingo digu. Aitzaki aproposa da hezkidetzaz mintzatzeko.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Garbiñe.Ez dakizu nola poztu nauen zuk esandako guztiak, hori helbururik garrantzitsuelako zelako; ohartzea, mintzatzea eta kontuan hartzea. Ez da batere zaila izan 6. mailakoekin aritzea, hasieratik izugarrizko interesa eta seriotasuna izan zutelako eta hori eskertzekoa da, bide erdia baino gehiago egina dagoelako. DBHkoekin martxoan ibiliko naiz eta bai, egia da, Carlotaren liburua aitzaki ederra da, aukera asko ematen dituelako. Orain osoa irakurri beharko dute.Liburutegian dago, baina bakarrik ale bat.Beno Garbiñe, ideiaren bat baduzu hemen jartzeko edo gelan aritzeko, esan mesedez. Mila esker.

    ResponderEliminar