Hezkidetzaren aldeko bloga; aurkezpena, helburuak, iharduerak, umeen bideoak eta argazkiak, loturak...
Haur Hezkuntzako ipuin ez sexisten zerrenda ( euskaraz)
viernes, 15 de octubre de 2010
Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari?
Ipuin polit hau Seve Callejarena da. Oso egokia 1. zikloan lantzeko. Letra handia eta marrazki biziez eta erakargarriez betea. Mari Josek 8 urte ditu, futbolean ibiltzen da, ez du belarritakorik eramaten eta oso zoriontsu bizi da bere gelakideek berataz hainbat gauza esaten badute ere.
Ipuina lehen zikloko umeei zuzenduta dago baina hausnarketarako balio du. Neska edo mutila jaiotzen gara, gorputz ezberdinak ditugu, hori natura da, baina zer da kultura? ohiturak? estereotipoak? Hauek guztiak ikasten dira lekuaren arabera, denboraren arabera, gizartearen arabera... Zorionez gauza askotan aurrera goaz baina estereotipoak oraindik oso gogorrak dira. Badirudi neska guztioi antzeko gauzak gustatu behar zaizkigula eta gauza bera gertatu behar dela mutiko guztiekin. Eta gustu horiek konpartzen ez dituenak neska edo mutila izateari uzten dio?
Neska edo mutila, emakumea edo gizona izan gaitezke modu askotan eta poliki-poliki aurrerapausoak ematen ari gara norabide honetan.
Ipuina 1. zikloko ikasleekin landuko dut, ipuina eta idazlearen biografia ere irakurriko ditugu eta material didaktikoa prestatua dago. Batez ere elkarrizketa batzuk, edo esamesak eta zurrumurruak kontuan hartuko ditugu liburua lantzean.
Orain espero dudana denon gustukoa izatea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario