Hezkidetza
Hezkidetzaren aldeko bloga; aurkezpena, helburuak, iharduerak, umeen bideoak eta argazkiak, loturak...
Haur Hezkuntzako ipuin ez sexisten zerrenda ( euskaraz)
miércoles, 13 de abril de 2011
martes, 12 de abril de 2011
Apirilak 14
Etzi da. Aurten Errepublika aldarrikatu zen 80 urteurrena ospatzen da. Horregatik "Las maestras de la república" izeneko unitate didaktikoa hemen jartzea egokia iruditzen zait.
Hau da helbidea: Behean duzue pdf-a dena ikusteko. jueves, 7 de abril de 2011
Ipuin lehiaketa
Ipuin lehiaketa egingo dugu 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleekin. Boluntarioa da. Nahi duenak hiru ipuin tradizional hauen bukera bat aukeratu behar du eta ipuina asmatu.
Kontuan hartuko dena: Zuzentasuna, kohesioa, koherentzia, konexioa, genero ikuspuntua eta sormena.
Aurkezteko epea: Maiatzaren 3an. Gero blogean argitaratuko dira. Bukerak ikusi nahi badituzu, sartu sarrera honetan. Bukareak Asturiasko Emakumearen Institutuak sortuak dira; hemen euskaratuak daude.

miércoles, 6 de abril de 2011
miércoles, 23 de marzo de 2011
Urdaburu= Urdeburu???
Ipuinean gauza asko gertatzen dira. Garrantzitsua ama desagertzen dela etxetik eta senarrak eta semeek ez dakitela ezer egiten. Hau dela-eta, Urdaburu abizena izatetik urdeburuak izatera pasatzen dira. Horregatik zerrien karetak jantzita argazkian atera dira.
Eta hemen antzerkia egiten ikus ditzakegu 3. mailako neska-mutil batzuk.
Eta hemen antzerkia egiten ikus ditzakegu 3. mailako neska-mutil batzuk.
![]() |
Larraitz narratzailea zen eta oso ongi egin du bere papera |
![]() |
Hemen 3 mutiko: Josu, Jon eta aitaren papera egiten |
![]() |
Eta Leire amaren papera egiten |
lunes, 21 de marzo de 2011
Jasone Osororen bi libururen aipamenak
Jara Bartzelonan (Zubia, 2007)
Jara Bartzelonara joan da bizitzera. Hasieran txiki sentitzen da hiri handi horren aurrean baina berehala lana topatzen du, lagun asko egiten ditu eta gozatzen du hango bizimoduaz. Baina honek bere ondorioak izanen ditu...
Ezekiel 14 urteko mutila da. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da. Etxean istiluak izaten ditu baina gazte gehienek bezala, bizitzaren beste zati bat dauka etxetik kanpo; Koadrillaren lokala, lagunak, eskola eta... neskak. Hauek buruhausteak ematen dizkiete koadrillako lagunei...
Jara Bartzelonara joan da bizitzera. Hasieran txiki sentitzen da hiri handi horren aurrean baina berehala lana topatzen du, lagun asko egiten ditu eta gozatzen du hango bizimoduaz. Baina honek bere ondorioak izanen ditu...
Ezekiel ( Elkar, 2009)
miércoles, 2 de marzo de 2011
lunes, 14 de febrero de 2011
Christine Nöstlingerren bi libururen aipamenak
Franzen eskolako kontuak
Bi ipuin daude; batean Franzek ez du gustuko bere irakaslea behar den bezala hitz egiten ez duelako eta bestean bere gelako bat berarekin sartzen da etengabe. Lehenengo ipuinean arazoa konpontzen da bere amonari esker eta bigarrenean Franz zaintzen duen emakumeari esker.
Argitaletxea: Desclee
Itzultzailea: Edurne Azkue
Egun batean Bartolotti andreak pakete handia jaso zuen eta bertan haurra. Guraso batzuentzat haur perfektoa izango litzateke, baina Bartolotti andreari perfekzio hori ez zaio gehiegi gustatzen. Mementu horretan komeriak hasten dira eta hoberena irakurtzea da!!!!
Argitaletxea: Desclee
viernes, 11 de febrero de 2011
Gaztelaniazko liburu hezkidetzaileak
Euskarazkoak jarrita daude Literatura izeneko orrian eta blogean zehar. Gaztelaniazko batzuk ikus daitezke Palentziako Berdintasunerako Zinegotzigoak atera zuen irakurketa-gidan. Merezi du dena irakurtzea baina liburu hezkidetzaileen izenburuak ikusi nahi izanez gero, 15. orritik aurrera aurki ditzakezue, adinaren arabera sailkaturik (0-18 urte)
miércoles, 9 de febrero de 2011
domingo, 6 de febrero de 2011
Irakurtzeko plana eta hezkidetza

jueves, 3 de febrero de 2011
domingo, 30 de enero de 2011
Mariasun Landaren bi libururen aipamenak:
Joxepi kokiltzen ez den emakumea da. Denda txikia du eta bat-batean arazo handi bati aurre egin behar dio.
Baina arazo hau ez da ezer alderatzen badugu bere gogoarekin, irudimenarekin eta bere izakera onarekin. Liburu hau 8 urte gorakoentzat da.
Maider mementu txarrak pasatzen ari da. Bere katuak ihes egin du eta bere gurasoak banandu egin dira.Horrek tontakeria bat egitera eramaten du. Liburua 12 urte gorakoentzat

KATUAK BAKAR-BAKARRIK SENTITZEN DIRENEAN
Maider mementu txarrak pasatzen ari da. Bere katuak ihes egin du eta bere gurasoak banandu egin dira.Horrek tontakeria bat egitera eramaten du. Liburua 12 urte gorakoentzat

viernes, 28 de enero de 2011
1. mailakoen azalpenak eta marrazkiak
Mari Joseri zergatik deitzen diote Jose Mari? ![]() |
Mateoren marrazkia eta azalpena: Mari Josek suhiltzailea izan nahi duenez marraztu dut bere kamioian , sua itzaltzen (sarrera honetan gelako guztien azAlpenak eta marrazkiak ikus ditzakezu) |
jueves, 27 de enero de 2011
Mari Joseri zergatik deitzen diote Jose Mari?
Sarrera honen barruan ipuinari buruzko fitxa didaktikoak ikus ditzakezu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)