miércoles, 2 de marzo de 2011


Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna, urtero, munduan zehar ospatzen den eguna. Baina zergatik aukeratu zen data hau?

Teoria hedatuena da New Yorken hil ziren 129 emakumeren oroipenez egiten dela, denak langileak eta denek, lan erreformak, euren lanean baldintza hobeak eta greba egiteko eskubidea aldarrikatzen zituztenak.Teoria honen arabera jabeak, lan egiten zuten tailerrean sartu zituen eta su eman zien. Hau 1908an gertatu zen. Egun horretan ohial morea ehuntzen ari ziren eta horregatik kolore morea feministen kolore bihurtu da.
Baina historialari batzuek teoria hau kontrastatu egin dute eta datetan kontraesanak ikusten dituzte. 1908ko martxoaren 8a igandea zen, beraz, oso egun arraroa greba egiteko eta jabeari kalte egiteko.

Egia da New Yorkeko lantegi batean sute bat izan zela eta 17-24 urte bitarteko emakume batzuk hil zirela, gehienak etorkinak, baina hori 1911ko martxoaren 25ean gertatu zen. 
Teoria hauetatik aparte, esan beharra dago Emakumearen Nazioarteko Egunak zer ikusi handia daukala Estatu Batuetako eta Europako emakume sozialistekin. Clara Zetkin-ek, Alemaniako mugimenduko emakume sozialisten buruak , ospakizun hau jai bihurtzea erabaki zuen. Baina ekimen hau, Copenhageko Emakume Sozialisten Bigarren Hitzaldian aurkeztu zena, ez zen batere originala. Aipaturiko ekimena Women´s Day izeneko jardunaldietan oinarritua zegoen. 1908az geroztik emakume iparamerikarren hausnarketa eta ekintza jardunaldiak biltzen zituen eguna alegia, bozkatzeko eskubidea aldarrikatuz eta esklabotza sexualaren aurka borrokatuz. Lehenego jardunaldia Chicagoko Garrick antzokian egin zen, 1908ko maiatzaren 3an.
Nazioarteko Emakumearen lehenengo ospakizuna 1911ko martxoaren 19an izan zen hainbat herrialdetan, esate baterako Suedian, Alemanian, Austrian eta Dinamarkan. Hurrengo urteotan data joan zen aldatzen, herrialdearen arabera.Dena den Errusian, martxoaren 8an ospatzen ari zen 1914az geroztik baina1917ko martxoaren 8a oso data garrantzitsua izan zen, janari ezagatik milaka emakume errusiarrek matxinada egin zutelako. Gertaera hauek garrantzi handikoak izan ziren, ez bakarrik iraultza errusiarrari hasiera eman ziotelako, gertaera hauen Emakumearen Nazioarteko Egunaren data aldarazi zutelako baizik, gaur egundaino iraun duena. 
Informazio-iturria: Ana Isabel Álvarez González (1999). Los orígenes y la celebración del Día Internacional de la Mujer 1910-1945.KRK-Ediciones Oviedo. Tomado de Mujeres en red, distribuido por REPEM.

No hay comentarios:

Publicar un comentario